XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LOCOLIN egunero gora-beheretan hasia zen, eta zilipurdika ari zen orbelean LOCOLINA-rekin.

Ez bide zegoen oso larri LU-ren zorteaz.

LOCOLINA birraurkitzeak esan nahi zuen ilunabar arte eten gabe jolasean aritzea, eta aski zen hau harentzat.

- Ondo, FUTY -, bota zuen Aitonak hasperenka.

- Adiskide berriren bat bilatu beharko duk.

- Ez duk uste?.

- Bai -, erantzun zion FUTY-k.

- Hala uste dut, baina poztutzen nau horrela gertatzeak, LU orain zoriontsu delako eta gurekin jolasten ikasi duelako.